LEGAMIA

Familia: Endomicetacea

Azpifamilia: Saccharomycetcidea

Jeneroa: Saccharomyces

Legamia da muztioaren azukrea hartziduraren bitartez alkohol eta CO2-an bihurtzen duen mikroorganismo zelulabakarra (Tamaina: 5-14 mikra). Garagardoa ekoiztean bi legami mota bereiz ditzakegu:

1.- Saccharomyces cerevisiae (Azaleko hartzidura)

     Belgikako garagardoak, garizko garagardoak, Stout, Porter… moduko garagardoak egiteko erabilia. Legami mota honek 15-25 ºC bitartean egiten du lana.

S.cerevisiae

2.- Saccharomyces carlsbergensis (Oineko hartzidura)

Pilsner eta Lager bezala ezagutzen diren garagardoak egiteko erabilia. Kasu honetan, 5-15 ºC bitartean ematen da hartzidura.

  S.carlsbergensis

Garagardo desberdinak sailkatzean erabiltzen den lehendabiziko kriterioa, legamia azaleko edo oineko hartzidura egiten duen taldekoa den da. Halare, bi talde hauen barnean, legami “zepa” desberdin ugari dago, hauetako bakoitzak, garagardo bakoitzari ezaugarri bereizgarriak emanez. Erabiltzen den legami motak garagardoan duen garrantzia oso handia da. Garagardoen sailkapenari buruz hitz egiten dugunean sakonduko dugu gehiago legami mota ezberdinen inguruan.