Joan den asteko opor egunak aprobetxatuz, Nafarroa aldera joan nintzen eta Naparbier-eko Josu-rekin harremanetan jarri nintzen beraien Iruñako fabrika bisitatzeko. Nire anaia Eneko eta biok hurbildu ginen bertara eta Josu primeran portatu zen hasieratik bukaerara.
2009. urteko Urrian sortu zuten Naparbier argazkiko lau lagun hauek, Alemaniako Alex Schmid-en kolaboraziorekin batera.
Naparbier taldea hartzidura-heltze tanque zilindrokonikoen aurrea
Ekoizten dituzten garagardoak 1516.urteko Alemaniar Purutasun Legea jarraituz egiten dituzte: Ura, malta, lupulua eta legamia bakarrik erabiliz. Garagardo naturalak dira, ez dute ez iragazpen ezta pasteurizaziorik jasan, eta ez zaie ezta inolako gehigarri edo antioxidatzailerik gehitu. Horregatik da hain garrantzitsua produktu hauek tenperatura egokian gordetzea. 750 l/egosketa bakoitzeko ekoizteko gaitasuna duen makinariarekin hasi ziren, baina iada (2014.urtetik aurrera) Noaingo ekoizpen toki berrian Braukon makinaria enpresak instalatutako 3000 litro/ekoizpeneko ahalmena duen obradore batekin lan egingo dute, iaz ekoiztutako 150000 litroak 300000-400000 litro inguru izatera posible egingo duena. Horretaz gain, 60 Hl-ko bi hartzidura ontzi zilindrokoniko berri ere izango dituzte. |
Pils: % 4,7 alkohola duen oineko hartzidurazekoizturiko garagardoa. 30 IBU-ko garratztasuna duena.
Dunkel: % 5,5 alkohola duen Munich estiloko garagardoa, oineko hartziduraz ekoiztua. 25 IBU-ko garratztasuna.
Baina gaur egun, portofolio zabala eta kalitate handikoa dute:
- Aker Napar Pale Ale ZZ+ American Amber Ale
- Napar Pils Napar porter Back in black
- Hop Doom Sai Saison Undead
- Black Rock Cocoa x Cofee Imperial Porter
- Pumpkin Tzar Imperial Stout
- Avant-Garde Belgian Ale Dubbel 2013
Argazkia: www.naparbier.com
Eskerrik asko berriz Josu eta Naparbier kideoi zuen harretagatik!