INGALATERRAKO PALE-ALE GARAGARDOAK

Ingalaterran iraultza industriala iritsi zen arte ekoizten ziren garagardo guztiak  ilunak izan ohi ziren. Ordutik aurrera argiagoak ziren PALE ALE izeneko garagardoak ekoziten hasi ziren, anbar kolorekoak zehatzago esanda.

Burton Upon Trent inguruan, ipar Ingalaterran eta Ingalaterra erdialdean oso hedatua dago garagardo mota hau. Botilan zerbitzatu ohi da, eta ez kupeletan.

London Pride Pale Ale garagardoa

Hartzidura mota: Azaleko hartzidura.

Jatorrizko dentsitatea:  11 ºP

Malta: Garagar malta argi eta txigortua erabiltzen dira.

Kolorea: 15-30 EBC , kobre-anbar kolorea.

Alkohol edukia: % 4-5 bitartean .

Lupulua: 20-25 IBU tarteko garratztasuna bilatzen da lupulu gehiketarekin.

Garagardo hau ekoizteko Karbonato kaltziko asko duen ura erabiltzen da, garagardoaren lehortasun sentsazioa handitzen duena. Zapore metaliko pixka bat nabari dezakegu garagardo honetan, malta argi eta txigortuen usain eta zaporeak ere garagardo honen bereizgarri izanik.

GARAGARDO TRAPISTAK (I. atala)

Garagardo mota hau ekoizteko baimena duten garagardo fabrikak 10 dira: Belgikako 6 monasterio , holandako 2, austriako 1 eta EEBB beste bat . Garagardo mota hau benetako trapista bezala identifikatzeko, argazkian ageri den logo bat edukitzea beharrezkoa da.

Hartzidura mota: Azaleko hartzidura

Jatorrizko dentsitatea: Garagardoaren araberakoa.

Malta: Frantziako edo Belgikako malta erabiltzeaz gain, azukrea ere gehitzen da egosketan.

Kolorea: Kolore oso desberdineko garagardoak aurki ditzakegu.

Alkohol edukia: % 6 – 12 tartean, garagardoaren arabera.

Orain dela 800 urte erabiltzen zituzten errezeta berberak jarraitzen dituzte garagardo mota hauek egiteko. Oso aromatikoak izan ohi dira gargardo hauek, fruitu usainak oso nabariak izanik.

WESTVLETEREN, ACHEL, ORVAL, ROCHEFORT ,  WESTMALLE, CHIMAY eta KONINGSHOEVEN ziren 2012. urterarte garagardo trapista ekoizle bakarrak. Ordutik hiru ekoizle gehiago daude: Stift Engelszell , St. Joseph’s Abbey, eta Brouwerij Abdij Maria Toevlucht .

Garagardo talde honen berezitasuna dela eta, gehiago hitz egingo da hurrengo egunetan:

Garagardo trapistak (II. atala)

IRLANDAKO ALE GORRIAK

Irlandan ekoizten den Ale garagardo estilo batetaz jardungo gara oraingoan. Argi dago, ez dela irlandako garagardo mota ezagunena, beti Stout edo Porter-en itzalean egon baita, baina ezagutzeak pena merezi du.

Gaur egun nahiko harrakasta handia izaten ari da estatu batuetan.

Hartzidura mota: Azaleko hartzidura

Jatorrizko dentsitatea: 11,4 -15,2 ºP artean, garagardoaren arabera

Malta: Pilsen malta % handiena eta txigortutako garagarra  (kolorea ematen diona). Artoa, arroza edo azukrea ere izan ditzake.

Lupulua:  Gehitutako lupuluarekin 22-38 IBU-ko garratztasuna lortzen da.

Kolorea: Gorrixka. 22- 36 EBC

Alkohol edukia: % 4 – 6  tartean.

Garagardo gorri bat da, malta kutsua eta zapore nahiko gozoa du, garratztasuna nahiko baxua da.

Smithwick’s Irlandako Ale gorria

Marka ezagunak:

– Great Lakes Conway Irish Ale (6.5%)
– Kilkenny Irish Beer
– O’Hara Irish Red Ale
– Smithwick Irish Ale,
– Beamish Red Ale
– Caffrey’s Irish Ale

GARIZKO GARAGARDO ALEMANIARRAK I

Joan den astean garagardoen sailkapen orokor bat egin ondoren, garagardo talde mota bakoitzaren berezitasunetan sakontzen hasiko gara, gaurkoan, garizko garagardo alemaniarrei buruz hitz eginez.

Sailkapena: Gaurkoan, Garizko alemaniarrak

Garagardo mota honetan, legami zepa bakarra erabiltzen da, berezko hartziduraz (Lambic, Gueze…) eta hartzidura laktikoz (Berliner Weisse)  ekoizturiko garizko garagardoetaz bereiziz.

Hartzidura mota: Azaleko hartzidura.

Jatorrizko dentsitatea: >11 º Plato *

Malta:  Gutxienez %50-ak gari malta izan behar du.


Kolorea: 8-14  EBC
25 – 60 EBC

Schneider Weisse

Garagardo bat garizko bezala izendatzeko, azukre iturri bezala erabiltzen den lehengaien %50-ak garia izan behar du derrigorrez.

Belgikako garizko garagardoak eta alemaniakoak bereizten dituen gauza garrantzitsuena, lehenengoek malteatu ez den garia erabiltzen dutela da, eta bigarrengoek malteatutakoa erabiltzen dutela.

Hartzidura 20-24 ºC artean ematen da.

Garagardo honen usain bereizgarriak “clavo” eta “platano” usainak izan ohi dira. Garagardo mota hau normalean oso karbonatatua izaten da (6-10 gr/l CO2), oso errefreskagarria egiten duena.



º Plato: 100 gr-ko zenbat gr. extraktu dituen adierazten du.

Jatorrizko dentsitatea: Hartzidura hasieran muztioak duen dentsitatea adierazten du.