Malta ketua Bamberg hirian ekoiztu izan da aspalditik bertan egiten da eta Rauchbier/garagardo ketua estiloaren bereizgarritasuna ematen dio.
Malta mota hau ekoizteko moduak duen berezitasuna zera da, garagar malta lehortu edo txigortzeko garaian aire beroa erabili ordez, pago egurra erretzean sortzen den kea erabiltzen da. Modu honetara, malta honek zein garagardo estilo honek duen zapore eta usain “ketu” hori lortzen da.
Kolorea: 4 -8 EBC tarteko kolorea.
Erabilera: Garagardo ketuak egiteko ezinbestekoa da horrelako malta erabiltzea, baina garagardo estilo hauetaz gain, porter, amerikar Pale Ale etab. bezelako garagardoetan ere erabiltzen da batzutan (% txikian) ketu ikutu atsegin bat lortzeko ( smoked beer). % Txikian erabilitako garagardo komertzial baten adibide dugu Beavertown ingelesen Smog Rocket (Smoked Porter oso atsegina!).
Ehunekoa: Malta kargaren % 100-a erabili daiteke garagardo ketuak egiteko, eta % txikia erabili ohi da beste estilo batzuetan esan bezala.
Ezaugarriak: Malta mota hau erabiltzeak usain zein zapore ketuak ematen dizkio garagardoari.