Amerikar IPA garagardo estiloa aurretik blogean aurkeztu dugun Indian Pale Ale-aren azpitalde bat da.
Amerikar Pale Ale (Amerikar PA) garagardoek baina alkohol kopuru eta lupulu presentzia handiagoa dute, baita mikatztasun handiagoa ere.
Ingalaterrako IPA estiloarekin gertatzen ez den bezala, estilo honek amerikar lupuluen ezaugarri bereizgarriak ditu; fruitu, zitriko, lore eta piñu usainak. Usain perfil hau ez da zertan lupulu amerikarrak erabiliz bakarrik lortu behar, jatorri desberdineko lupuluak erabiliz ere lortu daiteke.
Hartzidura mota: Azaleko hartzidura.
Jatorrizko dentsitatea: 14 -18,2 ºP
Malta: Garagar malta oso argiak (Pale Malt) eta Crystal malt bezala ezagutzen direnak ditu. Beste malta mota batzuk ere erabili ohi dira. Ehuneko desberdinetan.
Kolorea: 12 -28 EBC arteko kolorea izan dezake.
Alkohol edukia: % 6 – 7,5 bolumenean.
Lupulua: 50-70 IBU inguruko garraztasuna. Garratztasuna emateko lupuluez gain, “Dry Hopping”-a ere egiten da.
Malta perfil eta gorputz ertaina ditu. Indiar janariarekin batera hartzeko paregabea da estilo hau, janari konplexu eta espeziak oso ondo baitatoz garagardo estilo honen usain eta zaporeekin.
Dougalls 942 IPA, The Kernell-en Indian Pale Ale Citra, Partizan-en Cascade-Chinook-Columbus IPA, Magic Rock-en Cannonbal, Mikkeller-en Centennial IPA etab. luze bat dira estilo honetako adibideak.