Garagardoa Twitter bidez “demokratikoki” diseinatzen aste honetan!

 Eskoziako Brewdog garagardo enpresak berriz ere artisau garagardo munduak beraien inguruan hitz egitea lortu du. Hasiera-hasieratik eman zuten zer esana gazte hauek, bai egin dituzten garagardo bereziengatik zein beraien marketing “probokatzailea” dela eta.Brewdog

Oraingoan interneteko sare sozialak astindu dituzte, twitter bereziki (#mashtag, @brewdog), beraien hitzetan “guztiz demokratikoki ekoizturiko munduko lehen artisau garagardoa ekoiztuko dutelarik, jendeak jendearentzat egina!”.
 
Garagardo hau diseinatzeko 5 egunetan zehar honen inguruko ezaugarriak erabaki ahal izateko galderak egingo dituzte Twitter, FB eta beraien Blog-ean. Astelehenean hasi zen (Martxoak 25) eta ostiral honetan bukatuko da izena erabakiz:
 
  – Astelehena: Garagardo estiloa (Stout, Brown Ale, Indian Pale Ale), Brown Ale  da emaitza.
 
  – Asteartea: Malta eta alkohol kopurua (% 7,5, % 10, %4,5)
 
  – Asteazkena (gaur): Lupulua eta mingotstasuna (IBU) (Zelanda Berriko lupuluak 95 IBUko mingotstasuna lortuz, Amerikakoak 75 IBU-rekin eta Ingalaterrakoak 55 IBUrekin)
 
  -Osteguna (Bihar): Ikutu berezia (egurrezko kupelean heltze prozesua?, belgikako legamia?, pasteurizaturiko sagua gehitzea?
 
   – Ostirala: Izena

brewdogmashtag

Emaitza zein izango den dastatzea interesgarria izango da. Ideia orijinala dela aitortu behar da eta marketing aldetik ere jendeak honen inguruan hitz egitearen helburua sobera bete dute. Garagardo hau, nolakoa izango den zehazki jakin gabe,  lupulu eta mingotstasuna erabaki gabe dago oraindik, eta izenik gabe, saldu dute iada.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude