EDALONTZIAK: Amerikar IPA-k edateko diseinatu berri den edalontzia

Amerikar IPA garagardo lupulatuak gustuko dituen edonor poztuko duen berri bat dakarkigu gaur.

EEBB-tako Sierra Nevada eta Dogfish Head Craft Brewery artisau garagardo enpresek amerikar IPA garagardoak dituzten ezaugarriak bere onenean gozatzeko edalontzi berri bat diseinatu dute Spiegelau enpresarekin batera.

IPA edateko diseinaturiko edalontzia

Amerikar IPA-k edateko pentsatua dagoen edalontzi honek ezaugarri hauek ditu:

– Pareta fina tenperatura egokia denbora luzeagoan mantentzeko.

– Lupuluen usainen intentsitatea handitzeko forma kurbatua du, goiko aldea estuagoa delarik.

– Uhin formak dituen behekaldea du, garagardoa botatzean eta edatean aireatu ahal izateko.

– Sudurra sartzeko moduko zabalera duen goiko aldea.

– Laser bidez eginiko logo bat du edalontzi oinaren barruko aldean (nukleazioa sortuz) karbonatazio aktiboa mantentzeko eta aparrak denbora luzeago iraun dezan.

Hona hemen Ken Grossman (Sierra Nevada), Sam Calgione (Dogfish) eta Spiegelau enpresako kideak edalontzi hau diseinatzearen inguruan hitz egiten (ingeleraz da).

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=w0sglokhBYM[/youtube]