Cascade lupulua E.E.B.B-etan garatu zuten barietate bat da, Fuggle eta Serenbriaker (Errusiakoa) barietateen hibridoa, 1972 jarri zutelarik merkatuan. Estatu Batuetako artisau garagardoen artean oso erabilia den lupulua da, Dry Hopping-erako oso aproposa dena.
Cascade lupulu hosto eta konoa |
Jatorria: E.E.B.B
Mota: Usaina emateko erabilia gehienbat, baina nahiz eta garratztasun gutxiko lupulua izan, egokia da garagardo estilo batzuetan garratztasuna emateko.
Erabilera/kalitatea: IPA eta amerikar Pale Ale garagardoak ekoizteko erabilia gehienbat, nahiz eta beste garagardo mota batzuetan ere erabili daitekeen.
Ezaugarriak: Zitriko (pomeloa) eta lore usain oso bereizgarria eta atsegina du.