Malta zer den eta nola ekoizten den aztertu dugu iada blogean, baina oraindik ez ditugu sakonago ikusi garagardoa ekoizteko erabiltzen diren malta mota desberdinak.
Nahiz eta gehien ekoizten eta erabiltzen den malta garagar Pilsner edo lager malta bezala ezagutzen den malta izan, garagardogileek malta desberdinen nahasketa bat erabili ohi dute beraien garagardo estilo desberdinak (Pilsen, Pale Ale, garizko garagardoak, Munich garagardoak, Stout…) ekoizteko.
Horrela, garagar zerealaren malteatze prozesuaren arabera, garagar malta mota desberdinak lor ditzakegu; Lager malta, munich malta, crystal malta, txokolate malta, malta marroia etab. luze bat.
Garia ere erabiltzen da gari malta argia eta gari malta txigortua lortzeko.
Garizko garagardo bat ekoizteko adibidez, garagar Pilsen malta, garagar Munich malta eta gari malta erabili ditzakeelarik. Malta bakoitzak ezaugarri batzuk emango dizkio garagardoari; Kolorea, zapore bereziren bat, usain atsegin bat…
Hemendik aurrera garagardoa egiteko erabili daitezkeen malta mota desberdinak aurkezten joango gara blogean, beraien ezaugarri nagusiak naiz ekoizpeneko datu esanguratsuenak aipatuz.
Blogean Ikusiko ditugun malta taldeak honakoak dira:
– Garagar malta argiak
– Garagar malta txigortuak
– Garagar Crystal malta taldea
– Gari malta (argia, txigortua…)
– Beste malta batzuk
Beno, hau da guztia gaurkoz, bihar arte!!