Joan den larunbatean nire anaia Eneko bisitan zegoela eta Jagobak (Londresko euskara ikasle bat) proposatuta, Londres erdialdean dagoen “The Kernel Brewery” bisitatzera joan nintzen.
Duela 3 urte jarri zuen martxan proiektu hau Edvin-ek Estatu Batuetara eginiko bidaia baten ondoren.Gazta desberdinen ezaugarri eta ekoizpenen inguruan formakuntza bat ematera joan zen New York-era. Lana bukatu ostean garagardo batzuk edatera ateratzen ziren eta modu honetan bertako artisau garagardo mota desberdinak ezagutu zituen, erabat liruratuta geratu zelarik. Londresa itzuli zenean orain arte hemen ekoizten ez ziren garagardo motak eskaintzea pentsatu zuelarik.
Larunbatero ate-ireki antzeko ekitaldi bat egiten dute (9.00-15.00), non beraien garagardo mota desberdinak publikoari saldu eta nahi izan ezkero, fabrika erakusteko ere prest egoten direlarik. Hala izan zen nire kasuan, bitan pentsatu gabe ea makinaria ikusteko aukera zegoen galdetu nion Edvini eta hala izan zen, prozesuaren zein garagardo munduaren inguruko kontuei buruz ere hitz egiteko aukera izan genuelarik.
Kokalekua: Unit 11, Dockley Road Industrial Estate, London SE16 3SF
Orain arte 600 litrotako ekoizpen ahalmena zuen makinaria batekin aritu dira, baina orain dela hilabete batzutatik hona iada 3000 litrotako makinaria berri baten jabe dira eta 5 pertsona dabiltza ekoizpenean.
Botilan bigarren hartzidura (azukrea gehituz) eta ez pasteurizazio eta ezta iragazpenik jasan duten garagardoak ekoizten dituzte. Honakoak dira:
PALE ALE Columbus, 5.1% PALE ALE Motueka CCC 4.9% PALE ALE Wheat, 4.9%
INDIA BROWN ALE, 5.6% INDIA PALE ALE, Centennial Columbus, 7.3%
INDIA PALE ALE, Citra, 7.2% INDIA PALE ALE, Black VI, 6.3%
INDIA PALE ALE, Summit, 7.5% INDIA PALE ALE, Chinook, 6.5%
INDIA PALE ALE, Double SCCANS, 10.1% PORTER, 5.5%
EXPORT STOUT, 6,7 % IMPERIAL BROWN STOUT, 10%
IMPERIAL BROWN STOUT (French oak) 9.8%
Export Stout garagardoak aipamen berezia merezi du (garagardo beltzak gustatzen zaizkidalako izango da agian…), 1890. urteko Londresko garagardo fabrika baten errezetan oinarritua dagoena, eta aspaldian probatu dudan Stout interesgarrienetako bat da eta.
Mila esker Jagoba!