GARAGARDOAK: Gonzo Imperial Porter – Flying Dow Brewery

Joan den astean Flying Dog enpresak etiketa batean jarri zuen esaldi batengatik hauzitara eraman zituztela ikusi genuen eta gaurkoan duela bi egun edan nuen enpresa honen garagardo bat dugu esku artean, Gonzo Imperial Porter.

Jatorria: Flying Dog (Maryland, EEBB)

Hartzidura mota: Azaleko hartzidura ( Bi legami moten konplexutasuna biltzen du)

Malta: Crystal, txokolate eta garagar malta beltzak, malta argiez gain noski.

Lupulua: Garratztasun oso handiko garagardoa, 85 IBU!!  Warrior, Northern Brewer eta Cascade lupulu motak erabili dira.

Kolorea: Beltza.

Alkohol edukia: % 9,2 bolumenean.

Apar marroixka eta ugaria duen garagardoa da. Garagar txigortuaren usaina da nabariena nire ustez, anis pixka bat ere bereiztu nuelarik. Gozotasun pixka bat du eta erre flaborea eta kafe pixka batena ere, alkohol kopuru altua nabaria egiten da. Gorpuz handia duela esan daiteke eta bukaera oso garratza.

2 erantzun “GARAGARDOAK: Gonzo Imperial Porter – Flying Dow Brewery” bidalketan

  1. Hau bai garagardo earra! Gustoa ean gendun. Hunter S. Thompson-en omenez indako garagardoa. Sobrare bizilagun ta lagun minek omen zien bea ta garagardogilea. Flying dog zale bat hemen, jeje. Etiketa polittenak Mikeller-ekin batea, nere ustez.

    • Epa Imanol!!! Ondo sartzen dan hoietakoa da bai… Etiketan munduk baita badauke bai berea… Etiketa interesgarri batzun ingurun sarrera bat idaztea pentsatzen nebilen… Ea jartzen naizen…Ah… The Indezents-en logoa ikusteko irrikitan nau!!! Ondo izan!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude