BIHARAMUNA

Alkoholdun edari gehiegi edan dugunean, hurrengo egunean sentitzen dugun gaizkiegonaren arrazoia gorputzean sortzen diren hurrengo efektuei zor zaie:

Gorputzeko bitamina batzuen galera ematen da, alkohola metabolizatzean gorputzarentzat toxikoak diren sustantziak askatzen dira, antidiuretikoen suntsipena ematen da eta nerbio sisteman neuronak narritatzen dituzten goi mailako alkoholak biltzen dira. Pertsona desberdinengan desberdina da alkohol kopuru berberak sor ditzakeen ondorioak, alkohola metabolizatzeko gaitasuna berbera ez delako.

Gorputzak ez du behar dituen bitamina guztiak ekoizteko gaitasuna, horregatik, beharrezkoa izaten da hauek elikagaien bitartez lortzea. Garagardo edo alkoholdun edari gehiegi edan ezkero, bitaminen galera bat ematen da, gorputzaren funtzionamendu egoki bat emateko eta alkoholaren metabolismoaren prozesua emateko beharrezko direnak. B bitamina da konkretuki alkoholaren metabolismoan sortzen diren azpiproduktuak metabolitzearen arduraduna.

Alkoholdun edariak edatean gehiegi pixa egiten dela konturatuko zineten ezta? Ba honek gorputzaren funtzionamendu egoki baterako beharrezko diren mineralak galtzera garamatza, gorputzeko ur galera orokor bat ematen delarik ere.

Nerbio sisteman eragina duten goi mailako alkoholen inguruan ….. Garagardoan alkohol mota desberdinak aurki ditzakegula esan behar da. Bi karbono dituen alkoholari etanol esaten zaio eta bi karbono baino gehiago dituzten alkoholeei goi mailako alkohol izena ematen zaie (propanol, butanol…). Bigarren hauek dira gure gorputzean gaizki egon handiagoa sortzen duten alkohol motak.

 Hartzidura prozesuatenperatura altuagoetan eman ezkero, mota honetako alkohol gehiagosortuko dira. Azaleko hartziduraz ekoizturiko garagardoek adibidezgoi mailako alkohol gehiago edukiko dituzte oineko hartzidurakoekinalderatuz. Arrazoi berbera dela eta, hartzidura tenperaturaaltuagoetan (prozesua azkartzekotan) egiten duten fabrikek ere, goimailako alkohol gehiago edukiko dituzten garagardoak ekoizten dituzte.

Hauek dira beraz,biharamunak gorputzean sortzen digun gaizki egonaren arrazoiak. Hurrengo astelehenenan ere honen inguruan arituko gara, ondorio hauek gutxitu edo ekiditeko jarraitu ditzakegun aholkutxo batzuei buruz hitz egingo dugu eta. Baina badakizue, ondorio hauek pairatu nahi ezbaduzue, arduraz edan!