Garagardo honen berezitasuna eta izena bera malta lehortzeko erabiltzen den prozesuari zor zaio. 1516. alemaniar purutasun legea jarraituz ekoizten da.
Garagardo ekoizleak malta erabili aurretik, malta honek lehorketa bat jasan ohi du maltategian. Hau aire bero bat pasaz egiten da, baina garagardo mota honen kasuan, malta lehortzen duena (24-36 ordu bitartean) pago egurraren erreketan sortzen den kea da.
Garagardo estilo honetan bi azpiestilo aurki ditzakegu, Märzen eta Urbock. Beraien ezaugarriak zertxobait desberdinak direnez, bi egun desberdinetan ikusiko ditugu, eta Märzen azpiestiloarekin hasiko gara gaur:
Schlenkerlaren Märzen garagardo ketua |
Hartzidura mota: Oineko hartzidura
Jatorrizko dentsitatea: 13,5 ºP
Malta: Pago egurraren erreketan sortutako kearekin lehortutako garagar malta.
Kolorea: 50 EBC
Alkohol edukia: % 5,4.
Lupulua: 30 IBU-ko garratztasuna ematen dio lupuluak.
Babaria iparraldean dagoen Bamberg hiriko garagardo tipiko bat da. Malta ketuaren usaina oso nabaria da, lupuluarena ezkutatuz.