Iazko udan Bruselas ondoan bisitatu nuen Lambic garagardo fabrika bati buruz hitz egingo dut gaur. Boon garagardotegiak (ez izen honekin) 1680. urtean eman zituen bere lehen pausuak J.B.Claes jaunak baserri bat garagardo fabrika eta destileri batean bilakatu zuenean.
1986. urtean, fabrika txiki geratu eta tokiz aldatu zuten, gaur egungo kokalekura, Lembeek herrira.
1.Boon fabrika 2.Iragazpen kupela 3.Hartzidura “ontzia” 4.Egurrezko heltze kupelak 5.Biltegiratze ontziak 6.Botilatzeko makin
Berezko hartziduraz ekoizturiko 7 garagardo desberdin ekoizten dira, 6 hilabete eta 3 urte bitartean egurrezko kupeletan helduz. Ez da urte osoan zehar ekoizten, urteko 6 hilabete hotzenetan baizik, hartziduran ez baita tenperatura kontrolik ematen. Erabiltzen dituzten lupuluak 3 urtez zahartuak izaten dira. Hurrengo hauek dira ekoizten dituzten garagardoak: – Oude Geuze Boon: %100 Lambic garagardoa, 2 urtez igaroten ditu barrikan eta txanpain antzeko zaporea du. – Geuze Mariage Parfait: %8 alkohol bolumenean. – Faro Perte Totale: %50 lambic zaharra eta lambic gaztearen nahasketaz lortua, azukrea ere gehitzen zaio. – Kriek Boon: Atzo aurkeztu zen garagardo hau (egin klik hemen ikusteko). – Oude Kriek Boon: Aurrekoaren antzekoa baina kasu honetan Lambic zaharra erabiltzen da eta 300 gr. gerezi/litroko. – Framboise Boon: Kriek Boon garagardoaren antzekoa baina gereziaren ordez mugurdia gehitzen zaio, 250 gr. litroko. – Duivels Bier: Piku eta txokolate usainak dira nabariak garagardo mota honetan. 2005. urtean, garagardotegi honen ekoizpena 9400 Hl-takoa zen. |