Gaurkoan Perle izeneko lupulu barietatea aurkeztuko dugu. Lupulu ekoizleen artean nahiko gogokoa da barietate hau, dituen ekoizpen tasa handiak eta gaixotasunen aurkako erresistentzia direla eta.
Perle lupulu barietatearen hosto eta konoa |
Jatorria: Lupulu mota honek Alemanian du jatorria, Northern Brewer eta 63/5/27M lupuluak gurutzatuz sortua.
Mota: Usaina eta garratztasuna ematen duen lupulua.
Erabilera/kalitatea: Hurrengo garagardo motetan erabili ohi da lupulu barietate hau: Pale Ale, Porter, Stout, Lager, Weizen, Ale, Alt, Kölsch eta Munich Helles (argia).
Ezaugarriak: Usain atsegina eta zertxobait pikantea.
Ikusitako beste lupulu batzuk:
Saaz