Garagardo ekoizpen prozesuan, beratze prozesuaren ondoren iragazpena dator. Etapa honen helburua maltaren zati solidoak likidotik bereiztea da, ahalik eta gardenena den muztio bat lortuz.
Iragazpenak 90-120 minutu inguru irauten ditu normalean. Hiru iragazpen mota nagusi bereiz ditzakegu, eta garagardo fabrika bakoitzaren aukerapean dago teknologia bat edo beste erabiltzea:
1.- Iragazpen kupela
2.- Prentsa filtroa (enpresa handiek bakarrik erabili ohi dute)
3.- Ingeles estiloko iragazpena
Hurrengo ataletan iragazpen mota bakoitzean gehiago murgilduko gara.