Garagardo mota hau ekoizteko baimena duten garagardo fabrikak 10 dira: Belgikako 6 monasterio , holandako 2, austriako 1 eta EEBB beste bat . Garagardo mota hau benetako trapista bezala identifikatzeko, argazkian ageri den logo bat edukitzea beharrezkoa da.
Hartzidura mota: Azaleko hartzidura
Jatorrizko dentsitatea: Garagardoaren araberakoa.
Malta: Frantziako edo Belgikako malta erabiltzeaz gain, azukrea ere gehitzen da egosketan.
Kolorea: Kolore oso desberdineko garagardoak aurki ditzakegu.
Alkohol edukia: % 6 – 12 tartean, garagardoaren arabera.
Orain dela 800 urte erabiltzen zituzten errezeta berberak jarraitzen dituzte garagardo mota hauek egiteko. Oso aromatikoak izan ohi dira gargardo hauek, fruitu usainak oso nabariak izanik.
WESTVLETEREN, ACHEL, ORVAL, ROCHEFORT , WESTMALLE, CHIMAY eta KONINGSHOEVEN ziren 2012. urterarte garagardo trapista ekoizle bakarrak. Ordutik hiru ekoizle gehiago daude: Stift Engelszell , St. Joseph’s Abbey, eta Brouwerij Abdij Maria Toevlucht .
Garagardo talde honen berezitasuna dela eta, gehiago hitz egingo da hurrengo egunetan: