PILSEN GARAGARDOA (I)

Garagardo mota hau Pilsen (Bohemia) hirian XIX. mendea baino lehenago ezagutzen zen.

Merkaturatu zen lehenengo Pilsen garagardoa Praga-ko “U Primasu” garagardotegian ekoiztu zen 1840. urtean.

1841. urtean, alemanian ekoizturiko garagardoen % 10-a, oineko hartziduraz ekoizten ziren. 1850. urtean Europa osoan zehar edatzen da.

Hartzidura mota: Oineko hartzidura

Jatorrizko dentsitatea: 11,3 -12,2

Malta: Pilsen malta % handiena, beste malta mota batzuk ehuneko txikian erabili ahal izanik.

Kolorea: 4,5 – 10 EBC

Alkohol edukia: % 5 inguruan.

Garagardo argiak izan ohi dira eta oso lehorrak ere. Erabiltzen den lupuluak oso garrantzi handia du, berak ematen dizkion garratztasuna eta usain bereizgarriak direla eta.

Gaur egun mundu osoan zehar gehien edaten den garagardo mota dugu.

Bi azpi-talde bereiz ditzakegu:

  – Bohemian Pilsner (edo Txekiar estiloko Pilsner-a. Adibid: Pilsner Urquell… )

  – Alemaniar erako Pilsner-ak.

Bi azpitaldeen arteko bereizgarritasunak zein diren hurrengo batean ikusiko ditugu.

Edateko edalontzi egokia Pilsen edalontzi bat izango litzateke.

Erantzun bat “PILSEN GARAGARDOA (I)” bidalketan

  1. Pingback: BERRIAK: Never-Stop tabernak ateak irekiko ditu Donostian | Garagardo ahotsa

Iruzkinak itxiak daude.