Euskal Garagardo Elkartea – Basque Beer

” Euskal Garagardo Elkartea – Basque Beer “ euskadiko garagardogileen elkartearen izena da eta joan den igandean Urriak 12, egin zuten lehen ekimena elkarrekin gaur egun elkartea osatzen duten sei ekoizleek Busturian.

euskalgaraga

Euskal Garagardo Elkartea – Basque beer hurrengo ekoizleek osatzen dute: Olañeta Local Beer (Gipuzkoa), Baias (Araba), Etxeandia (Bizkaia) , Gar and Gar (Gipuzkoa) eta Zarautz Beer Company (Gipuzkoa). Bazkidetza eskaera egin nahi duen garagardo ekoizleak elkarteko webguneko  esteka honetan aurkituko du aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Euskal Garagardo Elkartea -k webgune bat du beraien elkartearen inguruko informazioa zein garagardo ekoizle eta zaleoi interesgarri suerta dakiguken edukia elkarbanatzen duena. Honen adibide, Nafarroan ekoizten den garagar maltaren aldeko apostua egiten duten testua dute, non azken urte honetan garagardo ekoizleek malta bertan erosteko dituzten erraztasun handiagoez mintzo den.

Stout garagardoa edateko edalontzi berria

Stout garagardoak  espreski edateko edalontzi bat diseinatu dute Spiegelau edalontzi ekoizleak  eta Rogue Ales eta Left Hand Brewing artisau garagardo ekoizleek elkarlanean.

Bi garagardo ekoizle hauek stout eta garagardo ilunak egiten oso adituak dira eta Spiegalau enpresak proiektu honetan parte hartzeko proposamena egin ondoren bitan pentsatu gabe eman zuten baiezkoa.stoutglass

Hilabeteetan zehar ehundaka edalontzi forma desberdin hartu omen dituzte kontutan eta ekoizleek “C prototipoa” (argazkikoa) aukeratu zuten beste zazpi edalontzi aukeratuen artetik.

Edalontzi honek Stout garagardoak definitzen dituen malta txigortua, kafea eta txokolate usainak nabarmentzen ditu Spiegalau IPA edalontziaren funtzionalitatea mantentzen duen bitartean.

Hurrengo bideoan edalontziaren inguruan hitz egiten dute garagardo ekoizleek:

Boga, artisau garagardoa ekoizteko kooperatiba

Abuztua atzean utzi dugu eta hemen gaude berriz ere Garagardo Ahotsa blogean garagardoaren inguruko kontuak zuekin batera elkarbanatzeko.

“Ikasturte” berri honi hasiera emateko Boga kooperatibako kideak ditugu gure artean. Artisau garagardoa ekoiztuko duen proiektu berri bat da non finantziazioaren oinarria herritar, elkarte zein tabernari desberdinak dira.bogaedaten Garagardoaren zein proiektuaren inguruko informazio zabalagoa ematen digu Urtzik hurrengo bideoan:

Honen inguruan gehiago jakin edo antolatu duten urte beterako garagardoa dohan lortzeko zozketan parte hartu nahi baduzue, beraien web orritik pasatzea gomendatzen dizuegu:

 www.bogagaragardoa.com

bogalogo

Birra zuzenean 2014

Birra zuzenean 2014 Gasteizen ospatuko den lehenengo artisau garagardo azoka da. 17 marka txikik osaturiko 30 garagardo ezberdin baino gehiago izango dira. Artisau garagardo azoka honen berezitasuna zuzeneko musika kontzertu dexente egongo dela da.

Data: Uztailak 31- Abuztuak 3-arte

Lekua: Falerina lorategia eta Etxauri Parking-a (Alde zaharrean, Gasteiz)

Bertan edan ahal izango diren garagardo marketatik 6 euskaldunak dira. Hona hemen zerrenda:

  1. Falken Brewing Co. (Araba).
  2. Garagart ( Araba).
  3. Baias Garagardotegia ( Araba).
  4. Laugar ( Bizkaia).birrazuzenean
  5. Drunken Bros (Bizkaia).
  6. Olañeta (Gipuzkoa).
  7. Naparbier ( Navarra).
  8. Sesma Brewing ( Navarra).
  9. Dougall’s (Cantabria).
  10. Cervesa Guineu ( Catalunya).
  11. Moska (Catalunya).
  12. Vier (Castilla y León).
  13. Aktien Brauerei (Alemania).
  14. St. Georgen-Bräu (Alemania).
  15. Anarchy Brewing (England).
  16. Brouwerij De Molen (Herbehereak).
  17. Kaltenecker (Eslobakia).

Bi zonalde egongo dira Birra Zuzenean jaialdian, Etxauriko aparkalekuan garagardo zein janari postuak (haurren jokoak ere hemen egongo dira), eta  Falerina lorategian zuzeneko kontzertuak egongo dira.
Emanaldien egutegia hurrengoa da:

Uztailak 31 Osteguna

18.00 – THE DEALERS (Gasteiz)
19.30 – SMOKE IDOLS (Bilbo)
21.00 – REAL MCKENZIES ( Canada-Escocia)
23.00 – PORCO BRAVO (Bilbo)

Abuztuak 01 Ostirala

19.30 – RAMOÑAS (Madrid)
21.30 – MOTORHITS (Catalunya)
23.30 – LITTLE DEVILS

Abuztuak 02 Larunbata

13.00 – Dantza Kasting Ameztu konpainiarena (Umeentzako berbena) (Gasteiz)

16.30 – DAMBA (Gipuzkoa-Cuba)
18.30 – RURAL ZOMBIES (Gipuzkoa)
19.45 – KOMETA (Araba)
21.00 – REVOLUTIONARY + DR. RING DING (Donosti-Alemania)
23.45 – POTATO (Gasteiz)

Abuztuak 03 Igandea

13.00 – NAI MALABARISTA (Gasteiz)