AKORDE ZAPOREA: Lagunen artean – The Fridays Crew

Azpeitiako The Fridays Crew taldearen abestia da gaur “Akorde Zaporea” atalean aurkezten duguna. Talde hau 2007. urtean sortu zen Punk-Oi! musika eginez. Blogean orain arte garagardoa gehien aipantzen duen abestia da honakoa, estrofa guztietan!

Taldea: The Fridays Crew

Abestia: Lagunen artean

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=piQoDJZlHqE[/youtube]

Zortzi aldiz aipatzen dute garagardoa!! Estrofa guztietan aurki daiteke, bost aldiz “garagardo” euskerazko hitza erabiliz eta beste hirutan “zerbeza“.

Ensaio baten ondoren garagardo batzuk edan
ta burua lainotzen hasi zaigu.
Garagardo eta Oi! musikak itzultzen gaitu
gure betiko tabernan gabiltzanean.
Inoiz baztertzen ez gaituzten lagunen artean
betiko lagunen artean.

Garagardo betiko lagun artean,
botila eskuan, abesti hura buruan.
Kaleko doinuak ditugu barne-barnean
zerbeza zainetan sartzen zaigun bitartean.

Ta gaua aurrera doanean
lainoa behe-laino bihurtzen denean
oraindik zerbeza eskuan,
jarraitzen dugu denok kantuan

Garagardo eta Oi! musikaK itzultzen gaitu
gure betiko tabernan gabiltzanean.
Inoiz baztertzen ez gaituzten lagunen artean
betiko lagunen artean.

Garagardo betiko lagun artean,
botila eskuan, abesti hura buruan.
Kaleko doinuak ditugu barne-barnean
zerbeza zainetan sartzen zaigun bitartean.

Garagardoa Twitter bidez “demokratikoki” diseinatzen aste honetan!

 Eskoziako Brewdog garagardo enpresak berriz ere artisau garagardo munduak beraien inguruan hitz egitea lortu du. Hasiera-hasieratik eman zuten zer esana gazte hauek, bai egin dituzten garagardo bereziengatik zein beraien marketing “probokatzailea” dela eta.Brewdog

Oraingoan interneteko sare sozialak astindu dituzte, twitter bereziki (#mashtag, @brewdog), beraien hitzetan “guztiz demokratikoki ekoizturiko munduko lehen artisau garagardoa ekoiztuko dutelarik, jendeak jendearentzat egina!”.
 
Garagardo hau diseinatzeko 5 egunetan zehar honen inguruko ezaugarriak erabaki ahal izateko galderak egingo dituzte Twitter, FB eta beraien Blog-ean. Astelehenean hasi zen (Martxoak 25) eta ostiral honetan bukatuko da izena erabakiz:
 
  – Astelehena: Garagardo estiloa (Stout, Brown Ale, Indian Pale Ale), Brown Ale  da emaitza.
 
  – Asteartea: Malta eta alkohol kopurua (% 7,5, % 10, %4,5)
 
  – Asteazkena (gaur): Lupulua eta mingotstasuna (IBU) (Zelanda Berriko lupuluak 95 IBUko mingotstasuna lortuz, Amerikakoak 75 IBU-rekin eta Ingalaterrakoak 55 IBUrekin)
 
  -Osteguna (Bihar): Ikutu berezia (egurrezko kupelean heltze prozesua?, belgikako legamia?, pasteurizaturiko sagua gehitzea?
 
   – Ostirala: Izena

brewdogmashtag

Emaitza zein izango den dastatzea interesgarria izango da. Ideia orijinala dela aitortu behar da eta marketing aldetik ere jendeak honen inguruan hitz egitearen helburua sobera bete dute. Garagardo hau, nolakoa izango den zehazki jakin gabe,  lupulu eta mingotstasuna erabaki gabe dago oraindik, eta izenik gabe, saldu dute iada.

MALTA MOTAK: Pilsen malta

Pilsner malta bi ilaratako garagarrak 4 etapa dituen (5 lirateke gordeketa ere kontuan hartu ezkero) malteatze prozesu bat jasan ondoren sortzen da.

Garbiketa -> Beratzea -> Erneketa -> Txigorketa

Oinarrizko malta bat da, hau da, duen entzima kopuru handiak berak duen almidoia baino gehiago hidrolizatzeko gaitasuna du. Oineko hartziduraz ekoizturiko garagardoetan gehien erabiltzen den oinarrizko malta da.

.pilsnermalta

Ezaugarri nagusiak:

– Kolorea: 2-4 EBC bitarteko kolorea ematen du.

– Erabilera: Oineko hartziduraz ekoizturiko garagardoetan erabilia gehienbat, Pilsner estiloa izanik zabalduena, baina azaleko hartziduraz ekoizturiko garagardoak ekoizteko ere erabiltzen da kasu askotan.

– Kargaren ehunekoa: Malta kargaren % 100 arte erabili daiteke.

– Emaitzak: Urre kolore argiko garagardoa eta muztio gozoak lortzen dira.

HITZETAN: Randy Mosher

    “Adreilu bat Starbucks baten leihora botatzea atsegina izango da soziopata burugabe batzuentzat, baina ez da ezertxoere lortuko. Zergatik? Ez delako akzioa, erreakzioa baizik.

Batzutan garagardoa erosi beharrean egongo zara; hortaz, kontsumitzaile bezala kontuz erabaki behar duzu. Zure dirua “nork-daki-zer-gehiago”-ren jabe diren enpresa industrial handiei eman diezaiekezu, edo bestalde zure komunitateko ekintzaile bat lagundu dezakezu, kalitatezko produktuek erotzen dutena (zu bezala), eta ez duena zerbait suabea lortu nahiean garagardoa “urtu”-ko. Benetako artisau garagardoa erostea ez da atsegina izatearen kontu bat bakarrik – interes propioa da. Ez badituzu babesten, desagertu egingo dira, eta orduan zein izango dira zure aukerak?

Ipurterrea izan. Zoazen tokira zoaleza artisau garagardoa eskatu, eta ez izan beldurrik nazkagarria izatera iristen bazara hori dela eta. Kalitatezko garagardoa nondik datorren ikasi. Nori ematen diozun dirua kontutan hartu. Zure lagunak ere artisau garagardoen plazerretara gerturatu. Garrantzia du “

– Randy Mosher- ( Maisu garagardogile eta garagardo idazlea)