EDALONTZIAK (VII): "Beer Stein" edalontzia

“Beer Stein” edalontziak “Stein” alemaniar hitzean du jatorria, garai batean erabiltzen ziren zeramikazko edalontziengatik.

Gaur egun, edalontzi mota hau material desberdinez ekoiztua izan daiteke: estainuz, zilarrez, egurrez, portzelanaz, lokatzez edota kristalez.

                                                                    Beer Stein edalontzia

Normalean goiko aldean (argazkian ikus daitekeen bezala) tapa antzeko bat izaten du. Tapa hau XIV. mendean eman zen izurri beltza zela eta jarri zen, kutsatutako zomorroak garagardora sartzea ekiditeko.