GARAGARDO FESTA: BEASAIN 2011

Gaurkoan garagardo festa baten berri eman nahi dut. Beasainen, garagardo festa bat antolatzen du ia urtero BKL-k, eta nahiz eta iaz halakorik ez antolatu, aurten ere animatu egin dira eta gaurtik iganderarte garagardo desberdin ugari probatzeko aukera izango da.

Aurten  gainera, Nazioen Mundua ekimeneko partaideekin batera antolatuko du BKL-k festa hau.

Beste edizio bateko beasaingo “Garagardo Festa”-ko une bat.

 

Guztira 30 garagardo desberdin eskeiniko dira.Erresuma Batua, Alemania, Belgika, Herbehereak eta Txekiako garagardoa ekarriko dute festara. Alkoholik gabeko garagardoa eta alkohol tasa baxukoa ere egongo dira.

Jateko aukera ere izango da.

Tokia: Beasaingo plaza azpian

Ordutegia: 18:00 – 00:00 (Osteguna eta Igandean)
                    18:00 – 01:00 (Ostirala eta larunbatean)

Ea gerturatzeko aukerarik duzuen!