Cerveza artesanal: Aromas de cambio – dokumentala

“Cerveza Artesanal: Aromas de cambio” dokumentala argitaratu du Localbier. artisau garagardoak aste honetan. Artisau garagardo munduak bizi duen gorakadan oinarrituz gizartean ematen ari diren beste aldaketa batzuk aurkezten dira bertan (hiriak transizioan, hezkuntza alternatiboa, erditze errespetatuak, etxe pasiboak…).

Gazteleraz dago baina pena merezi du ikusteak:

Birra zuzenean 2015

Birra Zuzenean 2015 – Artisau musika eta garagardoa zuzenean uztartzen dituen Gasteizko jaialdiaren II. urtea ospatuko da uztailak 30 eta abuztuak 2 bitartean. Hor Dago!, HMNF, Buenritmo producciones eta Beer Events dira jaialdi honetako antolatzaileak.

Data eta ordutegia: Uztailak 30 arratsaldeko 18.00tan irekiera eta Abuztuak 2 gaueko 21.00 jaialdiaren itxiera.

Tokia:  (Jardín de Falerina eta Etxauri parking-a , Gasteizko alde zaharrean)

 

30 garagardo desberdin dastatzeko aukera izango da, bertakoak diren Mala Gissona, Biribil brewing, Bidassoa Basque Brewery, ZerB, Gar and Gar, Naparbier, Olbea, Sesma brewing, Olañeta, Nómada Brewing, Laugar, Drunken Bros, Garagart, Baias, Falken…besteak beste.

Atzerriko artisau garagardoek ere edukiko dute lekua jaialdian: Camba Bavaria, Harviestoun, Free Lions, Pohjala, Birra Camerini, Magic Rock, Brewdog, Brasserie de la Senne, Red Church, Brooklyn brewery…

 

Musikari dagokionez, hurrengo egitaraua antolatu da: 

Uztailak 30 Osteguna
Screamers & Sinners (Arrasate)
Osso (E.H.)
Giuda (Italia)

Uztailak 31 Ostirala
Masters of Rock (Tributoen jaialdia)
Nice Boys (Gun and Roses)
Men in Black (Metallica)
Thunderstruck (AC/DC)

Abuztuak 1 Larunbata
Dead Bronco (Bizkaia)
Raphael baked by Revolutionary Brothers
Ashkabad
Shinova (Bizkaia)
Ze Closh (Tributo – The Clash)

Birra Zuzenean 2015 garagardo eta musika jaialdiaren inguruan informazioa gehiago irakurri nahi izanez gero, ekitaldiko webgune ofiziala bisita dezakezue: http://birrazuzenean.com/

Homebrewer lehiaketa – Txingudi Beer Week 2015

Homebrewer lehiaketa bat antolatu da irailean Irunen ospatuko den Txingudi Beer Week garagardo jaialdiaren barnean (Estebenea, Boulevard garagardotegia, Zapiain distribución eta Localbier dira antolatzaileak). Bi kategoria desberdinetan parte hartzeko aukera izango du etxean garagardoa egiten duen edonork: Freestyle (estilo librea) eta Amerikar Pale Ale kategoriak.

concurso

Freestyle kategorian edozein garagardo motarekin parte hartzeko aukera dago (eta baita garagardo estilo batean sartu ezin daitekeen garagardo batekin ere) baina epaimahaiak hurrengo ezaugarriak kontuan hartuko dituela jakitea garrantzitsua da: Usaina, zaporea, berrikuntza, edangarritasuna eta garagardoa orokorrean nola ikusten duten.

Amerikar Pale Ale kategorian estilo horretara gerturatzen den garagardo interesgarriena zein den aukeratuko du epaimahaiak.

untitled5

  • Botilak aurkezteko epea: Abuztuak 20 eta Irailak 11 bitartean.
  • Botilak aurkezteko tokia: Cervecería Boulevard, Anzaran enparantza 11,
    20301 (Irun, Gipuzkoa)
  • Data: 2015ko Irailak 19an erabakiko dira txapelketako garagardo irabazleak.
  • Izen ematea: 5 euro.

Txapelketaren inguruko informazio gehiago irakurri eta txapelketaren oinarriak zeintzuk diren jakiteko Txingudi Beer Week web guneko orria duzue.