BITXIKERIAK: Antartikako ura erabiliz ekoizturiko garagardoa

Australian dagoen Nail Brewing garagardo enpresak Antartikako ura erabiliz ekoiztutako 30 botila jarri zituen salmentan, “Nail Ale Antartic” izenarekin.

Nail Ale Antartic garagard

Garagardo enpresa honen sortzailearen anaia Sea Shepard erakundearen kide bat da. Erakunde honek ozeanoetako animalien (izurdeak, baleak…) defentsan ekintza desberdinak egiten ditu, eta erakunde honi laguntza ekonomikoa eskaintzeko asmotan ekoiztu zituen Neil Brewing enpresak 30 garagardo botila hauek.

Botila hauen salmenta enkante baten bitartez egin zen, saldu zen lehenengo botilagatik 800 dolar ordaindu zirelarik.