GARAGARDOA OTORDUETAN: Apetitu pixka bat dagoenean…

Larunbatean kanpoan afaltzeko asmoa nuen eta apetitu pixka bat nuenez, zerbait azkarra prestatzea erabaki nuen. Garagardo bat edateko gogoa ere sartu zitzaidanez hozkailua ireki eta Brown Ale bat hartu nuen, garratztasun ertaina eta malta eta ur zaporekoa.

Brown Ale, entsalada ta tomatedun urdaiazpiko pintxoak...

Argazkian ikusi daitekeen bezala, entsalada txiki bat alde batetik  eta urdaiazpikoa, tomatea, eta oliba olioa ogi zati txikietan izan zen apetitua kentzeko prestatutakoa. Entsalada guztiak oso ongi doaz garagardoarekin, eta tomatedun jakiak, honen azidotasuna dela eta ere primeran konbinatzen dute garagardoaz.

Prestatzeko oso erreza eta azkarra den eta garagardoarekin batera gozatzeko aproposa den mokadu baten adibidetxo bat besterik ez da larunbatean sabeleratutako hau.

Ah! Zorionak Julen!!! :)

GARAGARDOA OTORDUETAN: Norberak garagardo-janari konbinazio egokiak aurkitzeko aholku orokorrak

Iada idatzi dugu behin baina gehiagotan makina bat janari-garagardo aholkuren inguruan orain arte, baita bideoren bat ikusi ere, ba gaurkoan, norberak bere kabuz garagardoa eta janari desberdinen arteko konbinazioekin jolasten hasteko kontutan hartu ditzakezuen aholku orokor batzuek dituzue hemen:

1.- Bi garagardo mota desberdin aukeratu plater bakoitzeko, horrela kontrakotasun eta antzekotasun propietateak zein eragin duten ikusteko aukera izango duzue alde batetik, eta zein garagardo estilo doakion hobe plater horri ere ikusteko aukera izango duzue.

2.- Intentsitateak batu. Zapore intentsitate handiko platerak garagardo “potenteagoekin” (alkohol kopurua, garratztasuna, txigortasun ezaugarriak, malta profila etab. bezalako ezaugarriak begiratuz garagardoaren intentsitate kasuan) ongi konbinatu daitezke, zapore gutxiko platerak garagardo “suabeagoekin” bezala.

3.- Konbinazioaren helburu bezala, garagardoa bakarrik edatea edo janaria bakarrik jatea baino esperientzia hobea lortzea dela pentsatu.

4.- Janari edo garagardo gozo batek beste garagardo edo janari baten gozotasuna pixka bat neutralizatuko du.

5.- Azidotasunak azidotasuna gustuko du. Hau da, Lambic bezalako garagardo azido bat janari azidoekin oso ondo moldatuko da.

6.- Azidotasunak gantza eta gatzak ahoan utzitako sentsazioa “garbitzen” du eta gantzak eta gatzak azidotasunarena.

7.- Kontrakotasun, antzekotasun eta garbitzeko gaitasuna kontutan hartu, adibidez:

Maltaren kasuan: Malta txigortu zaporeak janarien gozotasuna gutxitzen du adibidez.

Lupuluaren kasuan: Lupuluen garratztasunak janari edo maltaren gozotasunarekin kontrastatzen du, lupulu batzuekin lortu daitezkeen “belar/zitriko/loredun” usainek plater batzuen usain berberekin antzekotasunaz konbinatzen dutelarik.

Garagardoaren karbonatazioak ahoan gera daitekeen gantza “garbitzen” laguntzen du kozkada eta kozkada artean.

Baina garrantzitsuena zuen baitan dago, konbinazio desberdinekin jolasteko eta gozatzeko duzuen gogoaren baitan!

 

GARAGARDOA OTORDUETAN: Hanburgesak eta garagardoa

Aspaldiko partez, berriz ere janaria eta garagardoaren arteko konbinazioari buruz hitz egingo dugu, hanburgesari lekutxo bat eginez gaurkoan.

Hanburgesak jateko garaian ketchup eta mostaza bezalako produktuak erabili ohi ditugu, oso biziak diren bi produktu alegia. Ezaugarri honek garagardoak duen garratztasuna, eta zapore handiko garagardo batekin konbinatzeko aukera paregabea eskaintzen digu.

 ”"

Hanburgesaren haragia oso egina egon ezkero, ilunagoa den garagardo batek esperientziaz gehiago gozatzen lagunduko digu, hanburgesak izango duen “erre” punttu hau txigortutako maltak garagardoan sortzen dituen usain eta zaporeekin ongi baitoa.

¿Zein iritzi duzue garagardoa eta hanburgesa elkarrekin hartzeari buruz? Elkarbanatu honen inguruko zuen esperientziak!

Egun ona izan!