EDALONTZIAK: Amerikar IPA-k edateko diseinatu berri den edalontzia

Amerikar IPA garagardo lupulatuak gustuko dituen edonor poztuko duen berri bat dakarkigu gaur.

EEBB-tako Sierra Nevada eta Dogfish Head Craft Brewery artisau garagardo enpresek amerikar IPA garagardoak dituzten ezaugarriak bere onenean gozatzeko edalontzi berri bat diseinatu dute Spiegelau enpresarekin batera.

IPA edateko diseinaturiko edalontzia

Amerikar IPA-k edateko pentsatua dagoen edalontzi honek ezaugarri hauek ditu:

- Pareta fina tenperatura egokia denbora luzeagoan mantentzeko.

- Lupuluen usainen intentsitatea handitzeko forma kurbatua du, goiko aldea estuagoa delarik.

- Uhin formak dituen behekaldea du, garagardoa botatzean eta edatean aireatu ahal izateko.

- Sudurra sartzeko moduko zabalera duen goiko aldea.

- Laser bidez eginiko logo bat du edalontzi oinaren barruko aldean (nukleazioa sortuz) karbonatazio aktiboa mantentzeko eta aparrak denbora luzeago iraun dezan.

Hona hemen Ken Grossman (Sierra Nevada), Sam Calgione (Dogfish) eta Spiegelau enpresako kideak edalontzi hau diseinatzearen inguruan hitz egiten (ingeleraz da).


Download | YouTube to MP3

EDALONTZIAK (X): Stange edalontzia

Edalontzi mota hau Alemaniako eskualde askotan erabili izan den eta oraindik ere garagardo mota batzuk edateko erabiltzen den edalontzi bat da. “Stange” hitza alemaniarra da eta makil edo barra esan nahi du.

Argazkian ikusi daitekeen bezala, edalontzi estu eta zabalera konstantekoa da. Delikatuagoak diren garagardoak edateko erabiltzen da, garagardoak dituen malta eta lupuluen ezaugarriak indartzea lortzen delarik.

Edalontzi mota honen formaren abantailetako bat, garagardoak eduki ditzakeen usain iheskorrak kontzentratuagoak mantentzen dituela da.

Hurrengo garagardo motak edateko egokia da: Kölsch, Altbier, Bock, Txekiar Pilsener-a, Lambic garagaroak (Faro,Gueuze, fruta zaporedunak etab.), garagardo ketua etab.

EDALONTZIAK (IX): Pitxarra

Pitxarra Euskal Herrian antolatzen diren garagardo festa askotan ikusia izango duzue zueteko gehienek. Alemanian, Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan edalontzi klasiko bat da.

Edalontzi haundia da, tamaina desberdinak aurki daitezkeelarik, elutxaz betea dago eta helduleku bat du. Goiko aldea behekoa baina zabalagoa da (usainak irtetzen laguntzen du) eta eduki asko gordetzeko aukera ematen du.

Nahiz eta garagardo mota desberdin ugari edateko egokia izan, gehienbat Ameriketako, Erresuma Batuko eta Alemaniako Lager garagardoak edateko erabiltzen da.

EDALONTZIAK (VIII): Txirula edo txanpain edalontzia

Txanpaina edateko erabili ohi den edalontzi mota oso egokia izan daiteke garagardo mota jakin batzuentzat. Bere gorputz estu eta luzexkari esker, karbonikoa denbora luzeagoan mantentzen da garagardoan, bizitasun itxura ere denbora luzeagoz mantenduz.
Txirula edalontzia
Belgikako lambic garagardoak eta fruitu zaporeko garagardoak bereziki egokiak dira edalontzi mota honetan edateko. Hauetaz gain, hurrengo garagardoak ere lasai asko edan ditzakegu edalontzi honetan: Bock, Munich, garagardo beltza etab.