Big Beñat garagardo solidarioa non aurkitu

Big Beñat garagardoa Marbi eta Drunken Bros. garagardogileek elkarlanean ekoizturiko garagardo solidarioa da. Lima eta laranja azala, eta menta piperina dituen Saison bigbeñatgaragardo honen etekinak Beñat Mardaras Algortako ume baten familiarentzat izango dira, biriketako atrepsia gaixotasuna baitu eta bigarren aldiz Bostongo ospitale batetan ebakuntza egingo baitiote. Hori dela eta, dirua biltzen ari dira.

Blogeko eskubi aldean duzuen bilatzailea erabili dezakezue Big Beñat garagardoa non erosi daitekeen jakiteko edo behean duzuen zerrendan kontsulta ditzakezue baita zeintzuk diren salmenta puntuak:

La Catedral de la Cerveza (Bilbao)
La Buena Cerveza (Madrid)
Mundo de Cervezas (Las Arenas – Getxo)
Txeese & Beer (Algorta – Getxo)
La Birra de Ripa (Sopela)
Bar Singular (Bilbao)
Café-Obrador Okapi (Bilbao)
Estebenea Jatetxea (Irun)
Cerveceria Boulevard (Irun)
Barley & Hops (Barakaldo)
2d2despuma (Barcelona)
Bar Itsasondo (Bakio)
Keska taberna (Laudio)

Horretaz gain, asteburu honetan Big Beñat proiektuaren aldeko feria solidarioa antolatu da Irungo Boulevard eta Estebenean.

bigbeñatfesa

 

Hemen duzue ekoizpen egunean grabaturiko bideotxoa:

2 erantzun “Big Beñat garagardo solidarioa non aurkitu” bidalketan

    • Aupa Iker!

      Abisatu kutxa zuen artean duzuenean eta eguneratuko dugu salmenta puntuen zerrenda!

Iruzkinak itxiak daude.