Mitika garagardoa

Nafarroa aldera goaz oraingoan bertan sortu den garagardo proiektu bat ezagutzeko asmotan: Mitika garagardoa.  mitika

Mitika garagardoa proiektuaren lehen huratsak duela ia 2 urte eman ziren, krisi garaian murgildurik, langabezian ziren 4 lagun elkartu ziren, diru apur bat jarri, 50 litro ekoizteko ekipoa erosi eta kooperatiba sortu zutenean.

Zalantza dexente zituztela hasieran diote, baina baita ideiak argi ere. “Ez genuen taberna guztietan daukagun garagardoa egin nahi, garagardoa egin nahi genuen bai, baina arduraz. Eta horretarako, lehengaietatik hasi ginen: garagardo ekologikoa? bertakoa? Ez genuen asko bilatu behar izan, ez Estatu espainolean, ezta Euskal Herrian ere, malta edota lupulu ekologikorik ekoizten ez dela egiaztatzeko. Hau da, Iruñan garagardo ekologikoa ekoiztea posiblea bada ere, oraingoz ez da sostengarria. Baina, lehengaien ekoizleak badauzkagu Euskal Herrian, zehazki Nafarroan, non Estatuko malteria handienetariko bat dagoen, eta baita lupulua ekoiztera animatzen ari diren nekazari ugari ere. Aukera ezinhobea beraz “0km filosofiaz” burutzeko, zeinaz garraio kutsadura ekidin, tokian tokiko ekonomia suspertu eta elikadura subiranotasunerantz pausuak ematen ditugun. Gainera, horrek %100 bertako lupulu eta maltaz buruturiko garagardo ekoizle bakarrak bihurtzen gaitu! “

mitika2
Otsailerarte, homebrewers bezala ezagutzen direnetakoak izan dira, etxean ekoizten zuten garagardoa beraientzat eta igurukoentzako. Aritz Irigoien lagunak, euskal mitologia gaitzat harturik marrazki batzuk egin zizkien, Galtzagorria Amber Ale-rentzat, Lamia Pilsen-arentzat, Sorgiña…  “Eta izena, bakarrik heldu zen, Iruñan bizi izan den edonork erabili izan ditu “es mas mítico…”, “la mítica…” bezalakoak. Horrekin eta mitoaren hitz jokoarekin, mitologia, mitiko,… ba MITIKA. Egia esan, garagardoak hain onarpen handia jaso zuen, gure ekipotxoarekin ezin iritsi ibiltzen ginela eskariei erantzuteko”

Txikitako kideak (Garagardo Konpany) ezagutu zituzten, eta hauek, beraien marka propioa ekoizteaz gain, besteentzat ere ekoizten dutenez… pausua eman zuten.

2015eko otsaileko lehen astean, Galtzagorriren 800 litroko lehen lotea ekoiztu zuten, martxo hasieran komertzializatzen hasi zirena. Momentuz, estilo bakarra atera dute, Amber Ale bat, baina ideia mitologiako pertsonaia ezberdinak ateratzen joatea da.galtzagorri

Galtzagorri Amber Ale 

Alkohola: % 5,4

Lupulua: Columbus

 

Beste garagardogileekin kolaborazioak egin nahi dituzte baita eta ekimen edo jai egun berezietarako garagardo pertsonalizatuak egitea da intentzioa.

Localbier bilatzailearen bidez aurki dezakezue Iruñeako taberna eta denda desberdinetan Mitika garagardoa: Artisau garagardoa Iruñean.

Eskerrik asko Mitika garagardo taldeari eta zorte on proiektu berri honetan!