Garagardoaren inguruan sortutako proiektu “deigarriak”…

Azken hilabeteetan garagardoaren inguruan eta baita kasuren batetan artisau garagardo munduaren inguruan sortu diren proiektu interesatu batzuek erakarri dute nire arreta. Hauen inguruko irakurketa pertsonala egin nahiko nuke hurrengo lerroetan.

Beer Runners “ekimena” da hauetako bat. Ezagutzen al duzue? Filadelfia-n espontaneoki korrikalari talde batek korrika egin ondoren garagardo bat hartzera joateko ohitura hartu zuen garagardoak kirola egin ostean kirolaria hidratatzen laguntzen duela zioen Granadako unibertsitateko ikerketa bat ezagutu ondoren.

Filadelfiako korrikalari hauen ideia hartuta, Beer Runners “mugimendu” bat sortu da/dute Espainia osoan zehar. Pertsonalki Beer Runners mugimendu bat dela zalantzan jartzen dut, honen atzean Cerveceros de España erakundea dagoelako. Cerveceros de España Espainiako garagardo ekoizle handienen elkartea da, zeinek proiektu hau martxan jarri duen garagardo komertzialen kontsumoa handitzeko. Hiriburu askotan antolotau dira Beer Runner lasterketak, Beer Runner kontzeptua “modan jarriz”.

Benetan harritu nauen bigarren proiektuak Cervecera Independiente du izena. Izenak berak benetan dena ezkutatu nahi du, hurrengoa irakurri dezakegu eta web orrian: “somos una Familia de Cerveceros, por tradición, por historia, porque nos respaldan 125 años de Mahou San Miguel, compañía familiar y española a la que pertenecemos.”

Beraien web orrian horrela diote “Zer da CI?” aurkezpeneko ataleko lehen hitzek “Definirse en unas líneas siempre es complicado…”. Proiektuak benetako helburua zein den esan nahi ez duela pentsatzen dut nik.

Aurrerago hurrengoa dio “Somos Cervecera Independiente, un proyecto que pretende apoyar y fomentar la cultura cervecera en nuestro país“. Hori horrela bada, zertarako sortu artisau garagardo mugimenduaren inguruan proiektu “txiki” berri bat, sektore honetan gabiltzan jendeari zuzendutakoa, Mahou-San Miguel taldearen sare sozial zein marketing kanpaina oso potenteak erabili ordez?

Cervecera Independiente proiektu “ez garden” hau artisau garagardo munduan muturra sartzeko sortu du Mahou San Miguel taldeak, proiektu independiente bat dela saldu nahi dute eta beraien web orrian artisau garagardoaren inguruko edukia sortzen hasi dira: bideoak alde batetik, eta blogari desberdinek idatzitako testuak beste alde batetik.  Hau gutxi balitz, proiektu txiki baten irudia emateko gezurra esaten dute: “Cervecera Independiente es una realidad gracias a todos nuestros partners” (2 partner dituzte). Nork sinistuko du blogari hauei idatzitako artikulu bakoitza ordaindu, artisau garagardo ekoizle batzuei eginiko bideoak, web orria etb. bi partner horiek ordaindua izan dela?

Agian zuetako batzuk ez duzue jakingo, baina Mahou San Miguel-ek Casimiro Mahou izeneko “artisau garagardo” gama bat kaleratu du, Madril inguruan saltzen dena.

Casimiro Mahou garagardoa ezagutzera eman eta salmenta puntu desberdinetan sartzeko asmoarekin Madrid Beer Week ekitaldia antolatu zuen Cervecera Independiente “proiektuak” joan den hilabetean. 10 egunetan zehar 200 artisau garagardo ekintza baina gehiago antolatu ziren Madrilgo taberna, denda zein jatetxeetan: artisau garagardo aurkezpenak, maridajeak, etab. 200 ekintza hauen 1/3-ak Casimiro Mahou garagardoa zuten protagonista…. Mahou garagardo enpresa handia Madrilen artisau garagardo ekitaldi potente bat antolatzeko gai izan da “Cervecera Independiente” proiektua erabiliz. Primeran irudituko litzaidake Mahou enpresak artisau garagardoa bultzatu nahiko balu, baina hau zilegi izateko beraien marka osoa erabili beharko lukete, publiko osoari zuzenduz, eta ez, egin duen moduan. Hau da, artisau garagardo mugimenduaren barruan  “proiektu faltsu” bat erabiliz sartuta. Goruntz doan artisau garagardo segmentuaren “kuota” bat hartu nahi dute, baina enpresa handi batek dituen “economias de escala” , boterea eta marketing indarra erabiliz. Hau da, ekoizle txikien ligan jolastu nahi dute baina handiek dituzten tresnak erabiliz.

Joan den astean Maho-San Miguel taldeak ameriketako Founders artisau garagardo enpresaren %30-a erosi zuela ere benetan esanguratsua da.

Beno… ez dakit zuekin elkarbanatu nahi nituen informazio eta kontzeptuak oso argi azaltzeko gai izan naizen baina proiektu hauen inguruan zuen kabuz gehiago irakurri edo jakiteko baliogarri izan daitekeela iruditzen zait…

Ondo izan!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude