Denbora lehengai baliotsua dugu!

Gaurkoan The Kernel artisau garagardo enpresaren inguruko aipamen bat egin nahiko nuke. Ez naiz beraien garagardoen inguruan arituko.

Beraien lan egiteko/antolatzeko filosofia edo modua azaldu nahi dut guk lanarekiko dugun erlazioaren inguruan hausnarketa bat egitearren.

Zazpi pertsonek egiten dute lan The Kernel-en eta astean lau egun egiten ditu lan bakoitzak, egun hauetako bat larunbatetan egin ohi duten “ate-ireki” eguna delarik (duela 7-8 hilabete hala egiten zuten lan behintzat). Kide guztiek dakite garagardoa ekoizten eta egin behar guztiak aurrera eramaten ere.

Artisau garagardo enpresa askorean “jabeak” enpresaren sortzaile zein bertako langile izan ohi dira. Sorturiko enpresa beraiena izanik, norberaren baitan egon ohi da (beste sektore batzuetako enpresa txiki berri askoren kasuan bezala) erabaki guztiak, lan antolamendua hauetako bat izanik.

Egia da proiektu berri guztien hasierek esfortzu extra bat behar izaten dutela lehenengo hurratsetan, baina kontutan hartzen al da/dugu ondoren zenbat denbora eskainiko diogun?

Zein da nik lan egitearen helburua? Eguneroko bizitzan ditudan “beharrak” pertsonalak al dira edo inguruak sortutakoak? Astean 5-6 egunetan lan egin nahi al dut gizarteak iada hori “normaltzat” bezala jotzen duelako? Lau egun lan eginda ez al litzateke nahikoa izango nire beharrak edo enpresaren “egin beharrak” aurrera eramateko?

Alternatiba asko dago. Garrantzitsuena norberak zenbat energia eskaini nahi dion lanari eta nola antolatu nahi duen bere lana planteatzea dela iruditzen zait. Desberdinak gara eta behar zein bizimodu desberdinak ditugu guztiok, hortaz, zergaitik dugu lanaldi estandar bat gehiengoak ?

Denbora gurea da, izan gaitezen hortaz gu gure behar eta nahien arabera denbora hori kudeatzearen arduradun.  

Gora London Export Stout 1890!

Erantzun bat “Denbora lehengai baliotsua dugu!” bidalketan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude