II. Urteurrena!

Bi urte bete ditu Garagardo Ahotsak gaur eta gaurko hitzak blogeko irakurleoi oparitxo bat eskatzeko erabiliko ditugu.

Blogak garagardo mundua euskaraz zabaltzea du helburu. Hitzak, argazkiak, bideoak, bertsoak eta blogean agertzen diren beste hainbat gauza garrantzitsuak dira horretarako baina ZURE ESKU dago mezua harago iristea. 

Gaurko hitzak zure familia, lagun, lankide eta ezagunei Garagardo Ahotsa-ren berri emateko erabili nahi ditut:

   Facebook: http://garagardoahotsa.com/ (Kopiatu eta zure horman itsatsi dezakezu)

  Twitter: @Garagardoahotsa garagardoaren inguruko euskarazko blog bat da eta 2 urte bete ditu!

  Lagun eta ezagunekin elkarrizketa horrela hasiz: “Ba al dakizu Garagardo Ahotsak bi urte bete dituela…”

 Whatsup: Jende askok erabiltzen omen du hau egunero… aurreko elkarrizketa hasi dezakezue baita hemen 🙂

“Irakurtzeak ezagutzarekin jolasteko aukera ematen du eta irakurritakoa partekatzeak jolasa amaigabe egin”

 

P.D: Nire anaia ere gaur kalean ikusiz gero zoriondu! Bere urtebetetzea da gaur eta!! Zorionak Eneko!! 😉