Zeliakoentzat egokia den garagardoa

Manex eta Leirerekin aritu nintzen gabonetan zeliakoentzat egokiak diren garagardoei buruz hitz egiten eta horren inguruan oraindik ezer idatzia ez nuela blogean konturatu nintzen. Horregatik, eta zeliakoentzat lagungarri izan dadin, hementxe doaz honen inguruko hitz batzuk:

Gaixotasun zeliakoa pertsona zeliakoek duten inmunologi sistemaren disfuntzio kroniko bat da, non zereal askotan (garagarra, garia etab.) aurkitzen den glutenaren gliadinak heste meharreko biloak kaltetzen dituen, elikagaien xurgatzean eragiten duena.

Espaniako Zeliakoen Erakundearen Federazioaren kalkuluen arabera, 40000 zeliako daude erregistratuak espainiar estatuan, baina adituek benetan 400 000 zeliako inguru daudela uste dute. Urtean % 15 igotzen omen da diagnostikatutako zeliako kopurua.

Zeliakoek badute garagardoa edateko aukera, baina  “Zeliakoentzat egokia” den ziurtagiri bat eduki behar du, gazteleraz “Apto para celiacos” bezela ezagutzen dena.

Zeliakoentzat egokia den ziurtagiriaren logoa

Espainiako legeriaren arabera, “Zeliakoentzat egokia” den garagardo batek, 20 ppm (“partes por millón”) baino gutxiagoko gluten edukia izan beharko du.

Kataluniako Damm enpresaren “Estrella Daura” (3 ppm baino gutxiago) eta Zaragozako Ambar enpresaren “Ambar Para Celíacos” (6 ppm baino gutxiago) eta “0,0 Celíacos” (6 ppm baino gutxiago) dira gure inguruan aurki ditzakegun “Zeliakoentzat egokia”k diren garagardoak.

DauraAmbarZeliakoentzat egokia den garagardo batek eduki dezakeen gehiengo gluten kopurua desberdina izan daiteke herrialde desberdinen legediaren arabera, hortaz, atzerrira bidaiatzean, hau ere kontutan hartu produktua kontsumitu aurretik.

Non erosi dezakezun Zeliakoentzat egokia den garagardoa? Damm-en Daura garagardoa Alcampo, El Corte Ingles, Eleclerc, Hipercor eta Sabeco salmenta puntuetan aurki daiteke. Donostiako Never-Stop tabernan ere bai adibidez.

“Celiaco a los 30” blogean ere horrelako garagardoa aurkitu daitekeen taberna batzuen mapa bat duzue, eta zuen laguntzaz ere hobea egin daitekeena.

Zeliakoentzat egokia den garagardoa saltzen duten beste salmenta punturik ezagutzen baduzue, idatzi mesedez blogera: garagardoahotsa@gmx.com

Ongi izan!!

3 erantzun “Zeliakoentzat egokia den garagardoa” bidalketan

  1. Duela gutxi lagun batek galdetu zidan ea zeliakoentzako garagardorik ba ote zen, eta nik ezetz esan nion :S
    Mila esker informazioagatik.

    • Ez horregatik beñat!! Aurkitzeko ez hain errazak direlako agian erantzungo zenion hori… 😉 Eskerrik asko zure iruzkinagatik!!

Iruzkinak itxiak daude.