Ideiak saltzen: Limoia lepoan eta ibili munduan

Ideia edo produktu baten inguruko kontzeptu bat saltzen da gaur egun askotan marketing herramintak erabiliz. Erosleak produktua nola ikusten duen edo hau kontsumitzearen inguruko “pelikula” sinistaraztea nahikoa da produktua zerbait desberdina balitz bezala kontsumitzeko.

San Miguel-ek Ingalaterran eta beste herrialde batzuetan  salgai duen (oraintxe izan dut honen berri nik behintzat) botila gardeneko garagardoaren (San Miguel Fresca) kasua da adibide garbi bat. Aste honetan ikusi dut Londresko supermerkatu batetan, eta duela hilabete batzuk kaleratu zen. Dirudienez harrakasta handia izan du ingalaterran. % 4,4 alkohol kopurua du eta limoi bat botila lepoan jarrita edatea gomendatzen dute, “Coronita” garagardoa bezala.

Botila gardenak, aurreko batean ikusi genuen bezala, ez dira egokienak garagardoarentzat, argi kolpea jasan baitezakete, usain desatsegin bat sortuz. “Coronita”-k limoia jartzea zerbait exotikoa balitz bezala zabaldu zuen, eta oso ongi barneratu zen ideia kontsumitzaileengan. Horrela, limoiaren usaina oso ongi doakio jasan dezakeen argi kolpearen eragin negatiboa nolabait ezkutatzeko.

Espainia eguraldi oneko, herrialde latino eta festa-zale bezala ezagutzen den estatu bat da atzerrian, agian nolabait ideia horrekin bat egiten duen produktu “berri” bat da San Miguel-ek merkatua gehiago zabaltzeko asmotan eta asko konplikatu gabe kaleratu duen hau. Betiko San Miguel-ak baina alkohol gutxiago du baina horretaz gain nahiko antzekoa dela esan daiteke.

 Botila gardena, limoia lepoan eta ibili munduan.