AKORDE ZAPOREA: Irix nait – Sorotan bele

Gaur “akorde zaporea” atalera dakarkiguna abesti mitiko bat da, Sorotan bele taldearen Irix nait. Talde honek aurkezpenik behar ez duela uste dut, sobran ezagutuko dituzuelakoan nago eta…

Taldea: Sorotan bele

Abestia: Irix nait

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=RzFM3t0AQs8[/youtube]

Garagardo beltzei (Stout estilokoak zehatzago…) buruzko aipamena egiten da abestian:

Bidai luze bat haraino egin genuen,
zertxobait berri ikasteko asmoarekin.
Kaleetan zehar asko ibili ondoren,
taberna batean sartu ginen zazpiak.

Hogei garagardo beltz edan genituen,
ta kriston mozkorra hartu genuena.
“Buruzagiek” momentu hartan jotzen zuten,
hirustaren giroa airean zegoen.

Oh! Irix nait! Azkenik ezagutu zaitut
Oh! Irix nait! Zein polita zaren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude