Lupuluaren inguruko kontu gehiago…

Aste bat idatzi gabe egon ondoren, lupuluari buruzko zerbait kontatuko dizuet. Beno, sukaldean lupulua lehengai bezala erabiltzeaz hobeto esanda.

Ba bai, lupulua garagardoari garratztasuna eta usainak emateko erabiltzeaz gain, elikagai bezala dietan sartzea dago, landarearen kimuak bai behintzat.

Nahiz eta XV. menderarte ez zen lupulua garagardoa egiteko erabili, erromatarrek barazki bezala erabiltzen zuten, beraien konkistekin batera hedatuz.

Beste adibide bat bezala, Brewdog dugu, bere tabernetako pizza batean gutxienez lupulua erabiliz.