HISTORIA: XVI. mendea

Inka herriak ezagutzen zuen garai honetarako garagardoa, artoa eta eguzkiaren gurtzearekin lotua zegoena. Idatziriko erreferentziek diotenez, 1532-ko azaroan Atahualpak Pizarrori harrera egin zioenean, bere urrezko kopatik Aca izeneko edaria (artoaz eginiko garagardoa zen) eman zion edaten.

     Atahualpa

Espainiarrek garai haietan Ameriketatik kafea, kakaoa eta patata ekarri zituzten, kolonizazioarekin aurrera jarraitzen zuten bitartean. Horretaz gain, badirudi nolabaiteko garagardoaren ekoizpenaren inguruko jakintza ere eraman zutela (ez dakit zenbateraino partekatu zuten jakintza hau baina beno…), Alfonso de Herrera-k 1544. urtean amerikar kontinenteko lehen garagardo fabrika martxan jarri zuen eta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude