GARAGARDOAREKIN SUKALDEAN: Gosaltzeko ogi frijitua

Asteburuetan denbora dudanean asko gustatzen zait gosari luze bat egitea, kafea, laranja zukua, mermelada, ogia, gazta etab. luze batekin gainera… Larunbat edo ingande batean egiteko aproposa den errezeta bat dakarkit oraingoan, gosaltzeko ogi frijituarena.

Zailtasuna: Oso erreza

Osagaiak (2 pertsonentzat):

– Ogi txuria                                   – 2 arraultza gorringo

– Garagardo edalontzi bat            – Esne epela (Edalontzi erdi bat)

– 2 goilarakada azukre                 – Gurina (2 goilaraka

Ogi frijitua

Prestaketa:

Ogia moztu, 4-6 xafla lortuz. Garagardoa eta azukrea nahastuko dugu eta ogi xaflak bertan jarriko ditugu 5 bat minutuz beratzen. Denbora hau pasa denean ogi zatiak atera eta plater batean jarri. Arraultza gorringoak nahastu esnearekin batera eta ogia bertan busti bi aldetatik.

Gurina (edo olio pixka bat honen ordez) zartagi batean jarri berotzen eta ogia frijitu bi aldeetatik marroixka gelditu arte.

Hori da dena! Ea probatzeko aukerarik duzuen eta zer iruditzen zaizuen. Garagardoak zapore suabeago eta berezi bat ematen dio horrela frijitutako ogiari.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude