ZOZKETA: Datak eta aukeran izango diren garagardoak

Otsailak 27a izango da 6 garagardo irabazi ahal izateko zozketan parte hartzeko azken eguna. Horretarako, Facebook-en jarri genuen galderari erantzun eta gure Facebookeko orrian“Atsegin dut”klikatzea besterik ez duzuela egin behar gogorarazten dizuegu.

Otsailak 28an, zozketan parte hartuko duzuen guztioi dagozkizuen zenbakien zerrenda emango da jakitera blogean.

Martxoak 1ean (osteguna) ospatuko den ONCE-ko loterian irtetzen den azkeneko zifrek erabakiko dute nork irabaziko dituen zozketan geneuzkan 6 garagardoak.

Irabazleak aukeran edukiko dituen garagardoak honakoak dira:

1.- PILSNER URQUELL (Horia, Pilsner estiloa)

2.- LIBERTY ALE (E.E.B.B.-tako azaleko hartziduraz ekoizturikoa)

3.- LEFT HAND BREWING MILK STOUT (Milk Stout beltza, ez da Nitro bertsioa, bertsio zaharra da)

4.- GUINNESS (Stout beltza)

5.- WEIHENSTEPHANER WEIZEN (Garizkoa)

6.- FRANZISKANER (Garizkoa)

7.- SCHLENKERLA RAUCHBIER (Garagardo ketua)

8.- ALTBIER (Düsseldorf inguruko garagardo iluna)

9.- CHIMAY URDINA (Belgikako garagardo trapista)

10.- BROOKLYN BROWN ALE

11.- LINDEMANS KRIEK (gerezi zaporeko Lambic garagardoa)

Jakingo al zenukete iada zein 6 garagardo aukeratu irabazle suertatu ezkero?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude