BITXIKERIAK: Musika ozenak alkohol gehiago kontsumitzera bultzatzen omen gaitu

Alkoholaren inguruko ikerketa interesgarri baten nondik norakoak helarazi nahi dizkizuet gaur. Ingalaterran dagoen Portsmoutheko Unibertsitatean musikak alkoholaren gustuan zein eragin duen jakiteko lehenengo ikerketa esperimentala egin da. Ikerketa hau aurrera eraman duena Lorenzo Stafford da.

Ikerketa hau lehenago egindako ikerketa baten emaitzak ulertzearren burutu da, non “jendeak alkohol gehiago eta azkarrago edaten zuela ikusi zen musika altua egon ezkero”.

Stanfforek aurrera eraman duen ikerketan 18-28 urteko 80 pertsonek hartu dute parte (69 emakume eta 11 gizon), pertsona hauek edari alkoholdunak edatera ohituta egonik. Ikerketako parte hartzaileek lau distrazio maila desberdinetako egoerak bizi zituzten (Erabateko isiltasunetik – musika ozena duen taberna batetako giroa simulatzen zuen egoera batetaraino) testu bat irakurtzen zuten bitartean. Partaideek gozoago aurkitu zituzten edariak musika ozena entzutean.

Stanfforren hitzetan, ikerketaren emaitzek “edari alkoholiko baten gozotasunaren pertzepzioa handiagoa dela musika ozena dagoen egoeretan inolako zaratarik gabeko egoera batekin alderatuta erakusten du”.

Hau horrela izanik, “eta gizakiaren gozotasunarekiko zaletasuna kontuan hartuta, alkoholaren kontsumoa zergatik den handiagoa toki zaratatsuetan ulertarazi dezakeen azalpen bat izan daitekeela” dio Stanforrek.

Ikerketaren inguruko informazioa “Food Quality and Preference” aldizkarian argitaratu da eta ikerketa aurrera eramateko dirua jarri duena “Alcohol Research UK” erakundea izan da, alkoholaren eragin negatiboak jendeari ezagutarazteko lan egiten duen erakunde bat.

 

 

Informazio iturria: www.dailymail.co.uk

 

 

2 erantzun “BITXIKERIAK: Musika ozenak alkohol gehiago kontsumitzera bultzatzen omen gaitu” bidalketan

  1. jeje… baino agian hor arazoa gustoko musika dan edo ez izango litzateke… Gustoko musika izan ezkero ez da ta normalen txarra izaten ozen egotea, baino gustatzen ez bazaizu…mmmhh, garagardoa kontrako eztarritik joateko aukera dago!! Ondo izan! 😉 Eta eskerrik asko zure komentarioagatik!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude