EDALONTZIAK (VIII) : Goblet (edo Chalice)

Edalontzi oso interesgarriak dira Goblet edo Chalice bezala ezagutzen diren hauek. Argazkian ikusi daitekeen bezala, edalontzi hauen bereizgarriak aho nahiko zabala, gorputzaren altura antzekoa, eta gorputza eusten duen “hanka” dira.
Chalice edalontzia

Nahiz eta Goblet eta Chalice izenak edalontzi bera izendatzeko erabili, hauen arteko desberdintasuna edalontziaren paretaren loditasuna da, lehenengoak pareta finagoa duelarik. Edalontziaren paretaren gainkaldean ere urre edo zilar kolorez apainduta dauden edalontziak aurki ditzakegu.

Bi zentimetrotako aparra mantentzen duten edalontziak ere badaude, hau edalontzi barruko azpikaldean dituzten arraildura batzuei zor zaio, karbono dioxido nukleazio puntu batzuk sortzen dituena eta ondorioz etengabeko burbuilatxo korronte bat.

Edalontzi hauek Belgikako IPA, belgikako Strong Ale garagardo ilunak, Berliner Weisse, eta Belgikako Dubbel eta Quadrupel garagardo estiloak edateko egokiak dira.