OKTOBERFEST

Joan den Irailaren 17an eman zioten hasiera Alemaniako Munich hirian mundu osoan ezaguna den Oktoberfest jaiari.

Iraupena: Irailaren 17tik Urriaren 3-ra.

Kokalekua: Theresienwiese, Munich (Alemania)

Festa hau 1810. urtean ospatu zen lehen aldiz,  Ludwig printze (beranduago Babariako Ludwig I erregea izan zena) eta Therese Sachsen-Hildburghausen-go printzesaren arteko ezkontza zela eta, egun hortarako zaldi lasterketa bat egiteko zelai bat behar zuten eta.

Ea tokirik libre daun…

Hori dela eta, gaur egun Oktoberfest jaia ospatzen den zelaiak Theresienwiese du izena, printzesaren izenarengatik. 

Prost! = Topa!

Gaur egun, Oktoberfest jaira 6 milioi pertsona baino gehiago gerturatzen dira.

Garagardoari dagokionez: Munich hiriko garagardo ekoizle desberdinek garagardo berezi bat egiten dute (Wiesn-Märzen edo Oktoberfest-märzen bezala ezaguna). Garagardo mota honi malta gehiago gehitzen zaio, eduki alkoholiko handiagoa duen garagardo bat lortuz, % 6-7 artekoa.

Oineko hartziduraz ekoizturiko garagardo bati buruz ari gara, malta zaporea nabaria izanik. “Mass” izeneko (ikusi ondoko argazkia) litro batetako edalontzietan edaten da, 6-9 ºC arteko tenperatura izanik gomendagarriena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude