GARAGARDOA EKOIZTEN: Iragazpena – Prentsa filtroa

Ekoizpen prozesuko iragazpenean, azken atalean “Iragazpen kupela” aurkeztu genuen, eta oraingoan, iragazteko garaian honen ordez aukeratu daitekeen teknologiari buruz jardungo dugu, “Prentsa filtroa”-ri buruz hain zuzen ere.

Teknologia mota hau XIX mendearen bukaera aldera azaltzen da garagardogintza sektorean, gaur egun, garagardo fabriken % 40-a izanik aukera honen alde egin duten fabrikak.

Filtro prentsa zahar baten egitura

 Marko eta plaka izeneko zatiez osatzen da makina mota hau. Marko bakoitzak filtratu behar den masa gordetzeko espazio bat du, plaka bakoitzak filtrazio oihalak edukiz. Egitura hau “Marko-plaka-marko” estruktura errepikatuz lorturik.

Prentsa filtroaren marko eta plakak banandurik

Filtro mota honen funtzionamendua hurrengoa izango litzateke: Beratze prozesutik datorren ura eta maltaren nahastea bonbeatuz marko guztiak betetzen dira, behin hauek bete direnean, muztioa plaketan dauden oihalak zeharkatzen hasiko da presioaren eraginez, zati solidorik gabeko muztio bat lortuz.

Plaketako oihalak garai batean algodoizkoak ziren baina gaur egun, sintetikoak (polipropilenoarekin) dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude